Kaixo neska-mutilak!
Jarraian duzue gelan landutako eskema zuek zuen koadernoetan kopiatzeko. Zerbait ulertzen ez baduzue hutsune bat utzi eta hurrengo egunean galdetuko duzue eta beteko duzue.
GOGORATU: Letra txukun eta garbi egon behar da, zuzenkia erabili lerroak egiteko.
Ondoren, Lokomozio-aparatua (hezurrak eta giharrak) lantzeko jolas batzuk dituzue, gure gorputza mugitzen laguntzen gaituzten hezurrak eta giharrak praktikatzen eta ikasten joan zaitezen.
Animo txapeldunak, badakizue aste oso bat daukazuela poliki-poliki lanak egiten joateko.
Eutsi gogor!💪
HARREMAN FUNTZIOAREN ESKEMA
LOKOMOZIO APARATUA PRAKTIKATZEKO JOLASAK
Hezurrak edo giharrak?
Hezur sistema praktikatzeko jolasa (Euskara hizkuntza aukeratu, horretarako behean ezkerraldean hizkuntza aldatzeko aukera duzue)
Gihar sistema praktikatzeko jolasa (Euskara hizkuntza aukeratu, horretarako behean ezkerraldean hizkuntza aldatzeko aukera duzue)