31 mar 2020

Relaciono la multiplicación y la división



¿Cuál es la operación inversa de la multiplicación?

¿Cuál es la operación inversa de la división?



Para que podáis practicar, a quitar ceros!!!!

EJERCICIO PARA PRACTICAR LA DIVISION :10

IRAKURGAIA 2

Kaixo guztioi!

Zelan daramazue astea? Animo oso gutxi falta dela  Aste Santuko oporrak hartzeko😀

Azpian irakurgai bat usten dizuegu eta irakurgaiaren ondoren 10 galdera.

Gogoratu beti irakurgai bat egiterakoan lehenengo eta behin galderak irakurri behar direla. Ondoren, testua irakurtzen duzuenean eduki hiztegi bat hurbil ezagutzen ez dituzuen hitzak bilatzeko eta apuntatzeko. 

Egun polit bat izan🌻



Galderen erantzunak kuadernoan idatzi beharko dituzue, betiko arauak jarraituz:


1.-Data goian eta eskuinaldean idatzi
2.-Erdian, maiuskulaz eta gorriz fitxaren izenburua idatzi: IRAKURGAIA 2 "KUIATXO"


Galderak ez dituzue kopiatu behar, zuzenean galderaren zenbakia eta erantzuna idatzi. ERANTZUNAK OSORIK IDATZI, ez idatzi hitz bakar bat.

Norbaitek hiztegia behar badu, hemen duzue Elhuyar hiztegiaren linka:Elhuyar hiztegia







30 mar 2020

ERANTZUNAK: Irakurgaia 1-ekoak

Kaixo neska-mutilak!

Hor doakizue "Irakurgaia 1" -aren erantzunak. Ondo begiratu ea akatsen bat daukazuen eta horrela bada zuzendu ezazue.

Besarkada handi bat💋

IRAKURGAIA 1 ERANTZUNAK

1) B

2) B

3) Hildakoak 90 urte zituen

4) Hildakoa Atxuriko kale Nagusian bizi zen. (Norbaitek jarri badu "39.atarian" txarto dago,  Betolaza Andrea 39.atari aurrean bizi zen eta)

5) B. Herrenaren esanahaia "cojo" delako.

6) Kalea herrenEZ bete zen.

7) A

8) B

9) A

10) Zezena atera eta berehala sendatu zirELAKO herren guztiak. (Gogoratu "zergatik"galdera -(e)LAKO-rekin erantzun behar dela beti)

27 mar 2020

Asteburu on pasa!!!

EITB Clases televisadas

ETB3 comenzará a emitir clases televisadas el día 30 de marzo. Los contenidos se dirigirán al alumnado de Primaria, de 1º a 4º fundamentalmente, y serán en euskera. Os dejamos la tabla donde especifica qué se va a trabajar en cada momento. Ondo segi!

ERANTZUNAK: Liburuko 144.orrialdekoak

Kaixo guap@s!


Txapeldun batzuk zaretenez ez dut uste akats gehiegirik egingo zenituztenik, baina badaezpada hemen usten dizkizuegu 144.orrialdeko erantzunak. Konprobatu dena ondo egin duzuen.


Musu handi bat eta asteburu polit bat pasa💋

LIBURUKO 144.ORRIALDEKO ARIKETEN ERANTZUNAK

1.ARIKETA

Sei sorgin sasian
solasaldi soilean
sasi baten sarean
solasaldi soilean
sei sorgin sasian.

2.ARIKETA

dueneZ
gaZtek
deSegokitzat
Zuen
Zebilela
Sartu
Zitzaion
Zion
Su
Zen
Ziren

3.ARIKETA

a)Zuloa
b)Sagarra
c)Sarea
d)Zotina
e)Zuhaixka
f)Saskia
g)Sehaska
h)Zauria
i)Zilborra
j)Zirimola

KIROL PARTY

Aquí os dejamos el video con la explicación del juego. Esperamos que paséis un buen rato jugando en familia.


ANIMO ETA ONDO PASA


26 mar 2020

ERANTZUNAK: Euskara fitxa 2-koak. Hiztegia

Kaixo guztioi!

Jarraian dituzue EUSKARA FITXA 2 izeneko fitxaren erantzunak. FITXA2.HIZTEGIA zuen koadernoan. Zeozer txarto izanez gero, zuzendu mesedez.

Ondo izan😘

FITXA 2.HIZTEGIA-REN ERANTZUNAK

HERRIAN

-Lasaitasuna
-Aisialdirako aukerak
-Janari naturala

HIRIAN

-Kutsadura
-Bizimodu garestia
-Erosotasuna
-Harremanetarako aukerak
-Lan aukerak
-Aisialdirako aukerak

25 mar 2020

ERANTZUNAK: Aditz trinkoen fitxakoak (eduki, eraman, ekarri)

Egun on guztioi!

Azpian aditz trinkoen fitxako ariketen erantzunak topatuko dituzue. Hartu bolígrafo gorria eta zoazte izandako akatsak zuzentzen. Erreparatu ondo izandako akatsei  eta zeozer ulertzen ez baduzue guri galdetu emailaren bitartez. 

Animo kuadrilla!😘

ADITZ TRINKOEN FITXAREN ERANTZUNAK

EDUKI singularra

1.- Daukat / Neukan
2.-Daukagu / Geneukan
3.-Dauka / Zeukan
4.- EZ ZEN EGIN BEHAR
5.-Daukazu / Zeneukan
6.-Daukazue /Zeneukaten
7.-Daukate /Zeukaten
8.-Daukat / Neukan

EDUKI plurala

1.-Dauzkat / Neuzkan
2.-Dauzkagu / Geneuzkan
3.-Dauzkazu / Zeneuzkan
4.-Dauzka / Zeuzkan
5.-EZ ZEN EGIN BEHAR
6.-Dauzkate / Zeuzkaten
7.-Dauzkazue / Zeneuzkaten
8.-Dauzkate / Zeuzkaten

EKARRI singularra

1.-Dakarzu /Zenekarren
2.-Dakarzue / Zenekarten
3.-Dakar /Zekarren
4.-Dakargu /Genekarren
5.-Dakart /Nekarren
6.-EZ ZEN EGIN BEHAR
7.-Dakart /Nekarren
8.-Dakarzu/Zenekarren
9.-Dakarte /Zekarten

EKARRI plurala

1.-Dakartzat /Nekartzan
2.-Dakartzagu /Genekartzan
3.-Dakartzazu /Zenekartzan
4.-Dakartzazue /Zenekartzaten
5.-Dakartzat /Nekartzan
6.-Dakartzagu /Genekartzan
7.-Dakartzate /Zekartzaten
8.-Dakartzazue /Zenekartzaten
9.-Dakartzazu /Zenekartzan

ERAMAN singularra

1.-Daramat /Neraman
2.-Daramazu /Zeneraman
3.-Daramazue /Zeneramaten
4.-Darama /Zeraman
5.-Daramagu /Generaman
6.-Daramate /Zeramaten
7.-Darama /Zeraman
8.-EZ ZEN EGIN BEHAR
9.-Darama /Zeraman
10.-Daramagu /Generaman

ERAMAN plurala

1.-Daramatzazue /Zeneramatzaten
2.-Daramatzagu /Generamatzan
3.-Daramatzazu /Zeneramatzan
4.-Daramatzate /Zeramatzaten
5.-EZ ZEN EGIN BEHAR
6.-Daramatza /Zeramatzan
7.-Daramatzat /Neramatzan
8.-EZ ZEN EGIN BEHAR

24 mar 2020

Unidades de Medida


Aquí tenemos la chuleta con las unidades de Medida.




Os dejo unos ejercicios para practicar,

EJERCICIOS

IBAIAK ETA IBAIADARRAK PRAKTIKATZEKO JOLASAK

Kaixo guztioi! 

Animo asteartearekin!💪

Jolasten hasi baino lehen, ibaiak eta ibai bakoitzaren ibaiadarrak ikasiko ditugu. Horretarako liburuko 42.orr ireki eta bertan duzuen mapa erabili. 

Zuetako batzuek etxean gizarteko liburua ez baduzue hemen azpian jartzen dizuegu mapa. Ez da oso argi ikusten, eta liburuaren tolestura dela eta 3 ibairen izenak ez dira ondo bereizten: Miño ibaiaren ibaiadarra Sil ibaia da, Kartaurialdeko isurialdean ikusten ez diren biak Eo ibaia eta Navia ibaiak dira.


Praktikatzen hasi, ea zenbat asmatzeko kapaza zaren!

IRAKURGAIA 1

Kaixo guap@s!

Jarraian irakurgai bat uzten dizuegu, espero dugu zailtasunik ez izatea. 💪

Besarkada handi bat, Ruth eta Bego😘

Bi fitxa topatuko dituzue, lehena irakurgaia da eta bigarrena galderak (gehienak test motatakoak)

Erantzunen fitxa inprimatu ezin duenak kuadernoan idatzi beharko ditu erantzunak. Test motatakoak direnak ez duzue zertan esaldi osoa kopiatu behar, bakarrik A, B edo C den.

1.-Data goian eta eskuinaldean idatzi
2.-Erdian, maiuskulaz eta gorriz fitzaren izenburua idatzi: IRAKURGAIA 1 "Atxuriko miraria"
3.-Erantzunak idatzi, adibidez:

1)A
2)C
3)D

….

(Erantzunean esaldi bat idatzi behar baduzue idatzi)

GOGORATU!! Lehenik eta behin beti galderak irakurri, testua zeren inguruan arituko den jakiteko. Bukatzen duzuenean konprobatu beti erantzunak.

ANIMO!

IRAKURGAIA IKUSTEKO SAKATU HURRENGO LINKEAN:

ERANTZUNEN ORRIA IKUSTEKO SAKATU HURRENGO LINKEAN:

23 mar 2020

Estudiando con la tele


EUSKARA FITXA 2

Egun on guztioi!

Zelan pasatu duzue zubi berezi hau?

Gaur astelehena denez, euskarako fitxa berri bat utziko dizuegu hiztegia lantzen joan zaitezen, badakizue edozein zalantza izanez gero gure emailaren bitartez kontaktuan jar gaitezkeela.

Besarkada handi bat zuen tutoren partez, espero dugu guztiak osasuntsu mantentzea. Faltan botatzen zaituztegu!😘

Aurrekoan esan bezala, fitxa inprimatu dezakeenak fitxan bertan egin dezala, bestela, kuadernoan egin betiko jarraibideak errespetatuz:

1.- Eskuinean data idatzi.

2.-Erdian, izenburua gorriz, maiuskulaz eta azpimarratuta idatzi. Izenburua hurrengoa da: FITXA 2. HIZTEGIA

3.-Idatzi ariketan eskatzen zaizuena gorriz, jarraian daukazuen moduan: (egin berdina 2 ariketekin)

1.Ariketa: Kokatu: herrian ala hirian? 

Taula egin eta sartu adjektibo bakoitza dagokien tokian.

2.Ariketa: Zein nahiago duzu bizitzeko? Eman bost arrazoi.

Erantzuna. 

(Bigarren ariketa hau egiteko GOGORATU: -(e)LAKO erabiltzen, arrazoiak ematen ari zarete eta)

-Txikiagoa dELAKO (porque es más pequeño)
-Etxe txikiagoak daudELAKO (porque hay casas más pequeñas)

Txarto erabilita dago:

-ZE txikiagoa da
-ZERGATIK etxe txikiagoak daude

Taula hau baliogarria izan daiteke:





20 mar 2020

CIBEREMAT

Es un buen momento para avanzar en Ciberemat. Es más que suficiente con hacer una sesión al día. Muchos ya veo que vais fenomenal, otros ni habéis empezado......ánimo que son muy divertidas💪





Os dejo el enlace para que podáis acceder https://www.ciberemat.com/students/login

Si algun@ no os acordáis de vuestras contraseñas escribirme un correo y os las facilito de nuevo.


ERANTZUNAK: Liburuko 137.orrialdekoak

Egun on guztioi!

Azpian dituzue liburuko 137.orrialdeko erantzunak. Konprobatu mesedez zuen erantzunekin eta egin egin beharreko zuzenketak.

Besarkada handi bat zuen tutoren partez, animo💪

LIBURUKO 137.ORRIALDEKO ERANTZUNAK 

1.ARIKETA

a)Arduratuta
b)Estu
c)Trukean
d)Aldendu

2.ARIKETA

1)Erosoak
2)Larri
3)Arduratuta
4)Aienatuko

3.ARIKETA

a)Behia-Emea
b)Zezena-Arra
c)Oilarra-Arra
d)Oiloa-Emea
e)Zaldia-Arra
f)Behorra-Emea
g)Ahuntza-Emea
h)Akerra-Arra

4.ARIKETA

Txakurrak: Txakur arrak eta txakur emeak
Katuak: Katu arrak edo katarrak / Katu emeak edo katemeak

19 mar 2020

ERANTZUNAK: Zakutxoak fitxarenak, hiztegia

Egun on guztioi!


Hemen dituzue "Fitxa 1. Hiztegia" izeneko fitxaren erantzunak. Mesedez, konprobatu ondo eginda dituzuen eta txarto duzuena zuzendu. Ondo izan!


Musu handi bat zuen tutoren partez😘

EUSKARA FITXA 1 ERANTZUNAK

1.-Ariketa:

1) Bizkorra
2)Ausarta
3)Maitagarria
4)Gezurtia
5)Lotsatia
6)Zoriontsua
7)Apala
8)Tristea
9)Ona
10)Isila

2.-Ariketa:

1)Txukuna
2)Azkarra
3)Umila
4)Bihurria
5)Harroputza
6)Beldurtia
7)Zekena

18 mar 2020

ERANTZUNAK: Eduki eta Eraman fitxarenak

Egun on guztioi!

Jarraian Eduki eta Eraman fitxaren erantzunak dituzue. Mesedez, konprobatu zuen erantzunak.

Musu handi bat zuen tutoren partez😘


EDUKI ETA ERAMAN FITXAREN ERANTZUNAK


EDUKI


1.-Daukazu /Zeneukan

2.-Daukat / Neukan

3.-Dauzkat /Neuzkan

4.-Dauzkate /Zeuzkaten

5.-Dauka / Zeukan

6.-Daukagu /Geneukan

7.-Daukazue /Zeneukaten

8.-Dauzkazue /Zeneuzkaten

9.-Dauzkazu /Zeneuzkan

10.-Dauka /Zeukan



ERAMAN


1.-Daramat / Neraman

2.-Daramagu /Generaman

3.-Daramatzate / Zeramatzaten

4.-Darama /Zeraman

5.-Darama /Zeraman

6.-Daramate / Zeramaten

7.-Daramatza /Zeramatzan

8.-Daramatzazue /Zeneramatzaten

9.-Daramatzazu /Zeneramatzan

10.-Daramazu /Zeneraman

17 mar 2020

Mate 18 de Marzo

FIGURAS CÓNCAVAS Y CONVEXAS


Egun on txapelunes! Hoy además de recordar la diferencia entre polígonos regulares e irregulares vamos a aprender una nueva clasificación de ellos.

Cóncavos: si una o más diagonales quedan fuera del polígono.


Convexos: Todas las diagonales quedan dentro del polígono.


A continuación tenéis la explicación.



Recordad:La diagonal del polígono se define como la unión de dos  VÉRTICES no consecutivos. ( la unión de dos esquinas que no están pegadas) 




Solución problema del día 17 : Podemos escribir el 97 y restar de 8 en 8 hasta que llegue a 0, o a un número inferior a 8 y contar las veces que ha restado 8

EUSKARAZ ARITZEKO BALIABIDEAK

Kaixo polit horiek! 

Datozen egunetan etxean egotea dagokigunez, jarraian hainbat link utziko dizkizuegu egun hauek ahalik eta hoberen igaro itzazuen. Bertan filmak, jolasak eta beste hainbat baliabide topatuko dituzue. Oso ondo daude, begirada bat eman.

Musu handi bat zuen tutoreen partez! Onak izan eta zintzo portatu!


JOLASAK ETA ESKULANAK

Etxean bertan umeekin jolasteko 70 proposamen

Euskal jolasen bankua (minutu bat behar du kargatzeko)

EITBren online jokoak

Mugikorretarako aplikazioak, adin multzoka banatuta

Eskulanak egiteko tutorialak

Haurrekin egiteko errezetak

Koloreztatzeko eta denbora pasa egiteko ipuinak (inprimatzekoak dira)

FILMAK, MARRAZKI BIZIDUNAK ETA TELESAILAK

Euskarazko filmak

Goazen telesailaren azken denboraldiko 13 kapituluak

Iparra.eus kanaleko marrazki bizidunak

Haurrentzat telesailak eta filmak  (deskargatu behar dira)

Haurrentzat gaikako abestiak: Marrazki bizidunak, festak, jolas abestiak ...

IPUINAK ETA ABESTIAK

Ipuinak euskaraz, Youtubeko kanala

Nafarroako lau bideoipuin

Euskarazko ipuinak entzuteko audio bankua

Euskal mitologia haurrei kontatua

Pentsatzeko ipuin laburrak:



Tutorial para adult@s, división

Ahora que a vuestr@s acompañantes  les está tocando hacer de profes les mando un abrazo y un tutorial que les pueda ayudar en su tarea docente. Para los que tengan ganas, interés y que cuenten con esa posibilidad de tiempo tan valiosa  y escasa en estos tiempos. 

¿Cómo explicamos la división en Primaria? 

Explicar la división y comprenderla.



Mate 17 de Marzo

Egun on Txapeldunes:

Para no romper la rutina de clase os voy a dejar el problema del día. 

Mikel quiere dividir 97 entre 8 con la calculadora, pero la tecla de dividir no funciona. ¿Cómo puede usar la calculadora para obtener la respuesta?

Ahora toca pensar y la respuesta os la facilito mañana. 


Un poco de cálculo mental. (Acordaros que al multiplicar añadimos ceros y al dividir los quitamos).Si podemos que alguien nos lea en alto las operaciones mucho mejor.

30x70  

2100:30

60x80

4800:80

40x90

3600:90

50x10

500:50

90x60

5400:60

y para terminar 3 problemas orales

1.En un bote hay 17 rotuladores. ¿Cuántos quedan si saco nueve?

2.Rafael tiene ocho años y su hermano tiene el doble. ¿Cuántos años tiene su hermano?

3.Iván reparte sus 15 cómics entres sus tres amigos. ¿Cuántos cómics le da a cada amigo?



16 mar 2020

EUSKARA FITXA 1

Kaixo guztioi! Zelan zabiltzate? Gu zuek ikusteko irrikitan gaude, espero dugu egoera hau lehen baino lehen pasatzea. Bitartean, hemen duzue euskarako lehenengo fitxa. Besarkada bat guztiontzat zuen tutoren partez! Animo!

Jarraian hiztegia lantzeko fitxa bat topatuko duzue. Fitxa inprimatu ahal duenak bertan egin ditzake ariketak. Inprimatzeko aukerarik ez daukanak kuadernoan idatz ditzake erantzunak, betiko irizpideak jarraituz:

1.- Eskuinean data idatzi.

2.-Erdian, izenburua gorriz, maiuskulaz eta azpimarratuta idatzi. Izenburua hurrengoa da: FITXA 1. HIZTEGIA

3.-Idatzi ariketan eskatzen zaizuena gorriz, jarraian daukazuen moduan: (egin berdina 3 ariketekin)

1.Ariketa: Aurki itzazu zaku honetan adjektibo hauen aurkakoak:

1. Erantzuna (erantzunak urdinez)
2.Erantzuna
3.Erantzuna


A continuación encontraréis una ficha para trabajar el vocabulario. El que pueda imprimirla puede hacer ahí mismo los ejercicios. El que no tenga la oportunidad de imprimirla puede escribir las contestaciones en el cuaderno, siguiendo los criterios de siempre:

1.-Escribir la fecha a la derecha.

2.-En medio, escribir el título de la ficha en mayúscula, rojo y subrayado. El título es el siguiente:
FITXA 1. HIZTEGIA

3.- Escribir en rojo lo que se os pide en cada ejercicio, de la siguiente manera:

1.Ariketa: Aurki itzazu zaku honetan adjektibo hauen aurkakoak:

1.Erantzuna (las contestaciones en azul)
2.Erantzuna
3.Erantzuna









15 mar 2020

50- PRACTICO LA DIVISIÓN

Resultado de imagen de DIVISIÓN

Hola a todas y todos! Os dejo un vídeo para aprender a hacer las divisiones. Al principio parecen un poco complicadas pero en un par de días cambiaréis de opinión. Son nuevas para tod@s, así que si os pueden ayudar al principio sería una gran suerte. Solo ha pasado un finde y estoy deseando ya veros. ¡Ánimo, que sois súper listos!




¿Os atrevéis a practicar? Pinchar en el enlace de abajo.

https://www.smartick.es/matematicas/exercise.html?resource=de-divisiones-con-cocientes-exactos

6 mar 2020

EMAKUMEEN EGUNA

Gaur emakumeen eguna ospatu dugu 4.mailakook Loiun. Umeek primeran pastau dute. Egun polit hau ospatzeko ikastetxe bakoitzak bere manifestua irakurri du besteen aurrean  Loiuko alkatearekin batera, eta ondoren, ikasleek diskofestan parte hartu dute.

Jarraian eguna nola igaro dugun ikusteko hainbat argazki topatuko dituzue:






























1 mar 2020

LANDAREEN LAPBOOKA

Aurreko astean landareei buruzko lapbooka bukatu genuen, bertan, unitatean zehar landutako edukiak batu genituen eta lapbookak izugarri politak geratu zitzaizkigun!

Hemen dituzue artisten argazki batzuk: