16 oct. 2018

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Badakizuenez, aurten ere "Bikoteka irakurtzen" lankidetzako ikaskuntza metodoa erabiltzen jarraituko dugu, eta horretarako, astean behin euskarako saio bat erabiliko dugu.

Ondorengo argazkietan ikusi ahal izango duzuen moduan, ikasleak bikoteka antolatzen dira eta rolen banaketa egin ostean (irakasle eta ikasle rola) irakurketan murgiltzen dira, metodo honek irakurketa eta ulermen gaitasuna hobetzeko helburua duelarik.